XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arkeoloji bidetik ikasita daukagu Arri-aroko illeta-eskeintzak edo illen aldeko ofrenda nolakoak ziran eta gaurkoen antza aundia zeukatela ere bistan dago.

Arkumea gizonarekin batera eortzita Biskai`ko koba batean ikusi genduan eta Lesaka`n, 1923`an, oraindik euskaldunak arkumea eramaten zuten eleizara illeta egunean, orain millaka urte bezela....

Zikiroak eta idiak ere tartekoak ziran illeta-eleizkizunetan.

Baiña batez ere, neri Vera`ko ari-izterra dakorkit gogora, segizioan eramaten zuten ari-izterra.

Zenbat iztar-ezur ez ote daude Arri-aroko illobietan...! Asko, benetan.

Orduko eskeintzak auek ziran: argia, aragia (abere-aragia), lanabesak, armak, kutunak...

Gaur eguneko kristau-aroan zeintzuk izan diran badakigu: argia, aragia (abereak, egaztiak, arraiñak...), ogia eta dirua...

Bien arteko bizkitasuna edo paralelismoa ez da gauza utsatan bakarrik bada beste zeredozertan ere: barrutik gizonari eragiten dion zer ortan ere bai...

Aiek mundu ontatik aparteko beste bizitza batean sinisten zuten.

Ildakoak beste bizitza orretan argia, janaria, armak eta kutunak bear zituztela uzten zuten gure aurreko arbaso zaarrak.

Kristau euskaldunak ere beste orrenbeste sinistu izan oi dute: ildakoak argia bear dutela, illetetan eskeintzen diran janariak sustantzia galtzen dutela eta abar.

Gero, orrezaz gaiñera, arrokeria sartzen dala tartean...? Zer esanik ez.

Gero, oitura zaarrari euzteagatik egiten ditugula gauza asko...? Orretan iaioak gaituk euskaldunok.

Naiz eta zergaitik gure aurrekoak egiten zuten arrazoia era bat aaztu, eutsi geureai!.

Baiña, toleste guztien azpitik, ildakoai laguntzeko asmoa agertzen zaigu Arri-aroko oituretan bezela, Kristau-arokoetan.

OFRENDA-ZAPIA

Ofrendarako erabiltzen zan zapiari euskeraz zamau deritza.

Orrelako zapi bat, gorri-urdiñezko neurristi-marrazkiez ornitua, bazan 1966` an, (Olazaguti`tik ekarria) Donosti`ko San Telomo-museoan.